Faustin Bentaberri Gelan egingo dute arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Bertan, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Agirre ariko dira bertsotan, eta Aimar Karrika izango da gai-jartzailea.
Bertsozale Elkarteak gaur iragarri duenez, aurten ere Bertso Eguna egingo da, ohi baino beranduago bada ere. Izpurako Faustin Bentaberri Gelan izango da martxoaren 26an, arratsaldeko 17:00etan. Bertan, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Agirre ariko dira bertsotan, eta Aimar Karrika izango da gai-jartzailea. Gainera, Bertso Egunekoa emanaldi berezia izanik, eskualdeko beste zenbait sortzailek ere hartuko dute parte.
Sarrerak jada eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian: “9 eurokoa da sarrera, eta 12 eurokoa Bertsozale Elkarteko bazkide ez direnentzat. Gazteek 6 euroan eskuratu ahal izango dute”, zehaztu dute.
Gainera, Elkarteak nabarmendu duenez, “Bertso Eguneko saiora sartzeko ezinbestekoa izango da EBko COVID ziurtagiria aurkeztea, Frantziar Estatuko araudiak hala aginduta”.
Goizean Batzar Nagusia
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak hitzordua baliatu eta urteroko ohiko batzar nagusia deitu du egun eta toki berean. 11:00etatik 13:00etara izango da hitzordua Izpurako Faustin Bentaberri Gelan bertan. 2021eko memoria eta balantzea azaldu eta 2022ko egitasmoa eta aurrekontua aurkeztuko dira, jarraian haien onarpena gauzatzeko. Amaitutakoan, mokadua eskainiko zaie gerturatutako bazkideei, 13:00etatik 14:00etara.
Batzar Nagusian parte hartu nahi duenak martxoaren 18ra arte eman ahal izango du izena, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian