Pintxadak, herri bazkaria, Pantx Recordsen nobedadeak eta kontzertuak izango dira.
Zuretzako Mezua reggae kolektiboak martxoaren 5ean, larunbata, itzuliko da Zuretzako Mezua vol. XIII jaialdiarekin. Bertako kideek adierazi dutenez, “piper berdeak baino denboraldi txarragoa daramagunez, festa bat prestatu dugu UltraHeroia bera boteretik kendu eta Hiroshi bat eginda etxeratzeko!”.
Jaialdia 12:00etan hasiko da Kutxi kaleko Elizondo tabernan. Bertan, Zuretzako Mezuako kide batzuek bermuta atseginagoa egingo duten.
14:00etan, prozesioan jaitsiko dira Hala Bedi Tabernara antolatu duten bazkarira. Zehaztu dutenez, aukera beganoa, kafea, kopa eta purua ere izango dira, eta, ondoren, Cervus eta Ribera Kids nafarrek bazkalostea girotuko dute. Bazkarirako tiketak (7 eurotan): Hala Bedi Tabernan eskuratu ahal izango da.
Bazkari eta bazkaloste eder baten ondoren, Gaztetxean jarraituko du jaialdiak, arratsaldeko 19:00etan Bilbo Handitik iritsitako Pantx Recordseko lagunei ongi etorria emateko. Bertan aurkeztuko dituzte Askatasuna kontu serioa da liburua, Reggaean Jarrai bilduma eta Trikomaren disko berria.
Ondoren, 20:00etan, Beñaranks rap eta reggae abeslariak hainbat abesti kantatuko ditu. Azkenik, harrera egingo zaie Arabako Mendialdeko handienei: “Trikoma Bandarekin Zuretzako Mezua ereserkia abestu ahal izango da lehen aldiz, atzoko eta gaurko beste temazo askoren artean”.
Kontzertuen ostean, Pantx Records, Zuretzako Mezua eta Trikoma taldeko hainbat selektore “Lehendakaria bera ere dantzan jarriko duen jardunaldiari” amaiera emateaz arduratuko dira.
Kontzertuetarako sarrerak 5 eurotan jarri dituzte salgai Hala Bedi Tabernan eta Old Tower Stuff musika dendan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian