Orotara 17 dira edizio honetarako kartela osatzen duten taldeak: Kase. O Jazz Magnetism, Los Chikos del Maiz, Su Ta Gar, Zoo, Lendakaris Muertos, Segismundo Toxicómano, Tropa do Carallo, Desakato, Los de Marras, Buhos, Mafalda, Aphonnic, Ira, The Guilty Brigade, Virenque, Mosh eta Dinamita.
Aurreko bi edizioak pandemiagatik bertan behera gelditu ostean, bueltan da Iruña Rock jaialdia. Bertan hamazazpi talde izango dira: Kase. O Jazz Magnetism, Los Chikos del Maiz, Su Ta Gar, Zoo, Lendakaris Muertos, Segismundo Toxicómano, Tropa do Carallo, Desakato, Los de Marras, Buhos, Mafalda, Aphonnic, Ira, The Guilty Brigade, Virenque, Mosh eta Dinamita.
Ostiralean, hilak 18, arratsaldeko 16.00etan irekiko dituzte Navarra Arenako ateak eta kontzertuak ordubete geroago, 17.00etan, hasiko dira Mosh taldearen zuzenekoarekin. Larunbatean, berriz, bazkalorduan irekiko dituzte ateak, 13.30ean eta 14.00etan jarraituko du festibalak Virenque taldearen eskutik.
Edizio berri honetarako abonuak Musikazeren webgunean daude eskuragarri eta prezioa 65 eurokoa da (gehi kudeaketa gastuak). Halaber, eguneko sarrerak ere salgai daude, 37 eurotan (gehi kudeaketa gastuak). Jaialdiaren planteamenduari dagokionez, berrikuntza ugari aurkeztuko dituen edizio bat izango dela aurreratu dute antolatzaileek. “Iruña Rocketik, berriz ere, eskerrak eman nahi dizkizuegu hain garai zailetan jaialdia babesten duzuen pertsona guztiei, zuen ahaleginagatik eta inplikazioagatik”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian