Barriek erakusketa zikloaren barruan ikusi ahal izango dira obrak maiatzaren 29ra arte.
Jenni Alvarado, Javier R. Perez-Curiel, Urtzi Urkixo, Izaskun Araluzea eta Mikel Erkiaga dira Barriek programaren hamargarren edizioan beka lortu duten artistak. Beka honen bidez, sortzaile hauen lanak Bilboko Rekalde aretoan ikusteko aukera egongo da datozen hilabeteotan.
Izaskun Araluzearen ostean, Mikel Erkiaga (Bilbo, 1994) izango da bere lanak aurkezten bigarrena Bilboko aretoan. Erakusketa honetan, formatu handiko piezak eta txikiak ikus daitezke, baita Polaroid argazki batzuk ere. Argazki-objektu horietako kolorearen kadentziak eta alterazioak ernamuina izan ziren artistak pinturaren bidez inguruneari uko egitea eta birpentsatzea posible den iker dezan. Lanek argazkigintzaren eta pinturaren arteko uztartze lana egiten dute, betiere pinturan sakontzeko asmoarekin.
Amu bakoitzean, izenburuak bere ikerketak dakarren tranpari egiten dio erreferentzia; izan ere, margolariaren lan-prozesuan, argazkigintzak eta pinturak batak bestearekiko amu lana egiten dute, dualtasun berean korapilatutako obra multzoa osatzea lortu arte.
Mikel Erkiaga Arte Ederretan Graduatu zen 2016an, Euskal Herriko Unibertsitatean. Bertan, Pinturako Masterra egin zuen (2017). Wroclawiuko ASPn ere izan zen (2016). Bere Tarde roja, hoja azul lana banaka aurkeztu zuen Bilboko Juan Manuel Lumbreras galerian (2019) eta Sitsak Janiko Berbak Arrigorriagako erakusketa aretoan (2017).
Taldean Soplo. Arnasketa saiakerak bezalako erakusketetan parte hartu du, Euskal Museoa, Bilbo (2021) edo Gallery. Delivery, Compartir la vida vivida, Getxo eta Bilbo (2021), besteak beste.
Beka eta egonaldi batzuetan parte hartzeaz gain, GetxoArte 2021 bezalako bitartekaritza programetan kolaboratu du eta aurtengo apirilean Muturbeltzek antolatzen duen Bizitza Onaren egoitza artistikoan parte hartuko du. Paisaia edo natura hilak bezalako gaien bidez, argazkiaren eta pinturaren arteko hesia lausotzen saiatzen da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian