Irati Goikoetxeak jaso du bigarren saria Inspirazio basa izeneko lanarekin eta Ernesto Prat Urzainki sailkatu da hirugarren Bihotza lapurtu zidan panpayruna lanarekin.
Kaixomaitia.eus atariak Elkar argitaletxearen laguntzarekin antolatutako bigarren Kontaketa Erotikoen lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia egin du, Donostian.
Iazko azaroan abiatu zuten lehiaketa eta parte hartu duten idazle guztietatik zortzi finalista aukeratu ditu Dorleta Kortazar ipuin kontalariak, Antxiñe Mendizabal editore eta idazleak eta Iñigo Arandia Kaixomaitiako arduradunak osatutako epaimahaiak. Finalisten artean honela ebatzi dituzte epaimahaikideek hiru irabazleak eta 4-8 arteko postuen behin betiko sailkapena:
- Ostera, Oihana Iguaran
- Inspirazio basa, Irati Goikoetxea
- Bihotza lapurtu zidan Panpayruna, Ernesto Prat
- Vänköpingeko sauna, Mikel Casuso
- Azalera, Oihana Iguaran
- Esnatu, Maialen Lizarralde
- Itzulera, Haizea Muñoa
- Gorria, La Perlata Punk Rock
Lehen hiru sailkatuek 1000, 500 eta 250 euroko sari ekonomikoak, 100 euroko Elkar opari txartela eta liburu sorta jaso dituzte hurrenez hurren, gainerako sailkatuek, berriz, 100 euroko opari txartela eta liburu sorta.
Iguaranek bi testu aurkeztu zituen eta biek egin dute finalerako bidea, Ostera kontaketa izan delarik lehen saria eraman duena. Haur bat izan berri duen bikote bat da une berezi horretako “sexualitatearen geruza berriak” indar eta dotorezia handiz kontatzen dituen narrazioko protagonista.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian