Itzulera izango da 39. edizioaren leloa. Gune guztietan, dantza, musika eta animazioa izango dira nagusi.
Hamazortzi egun falta dira Iparraldeko Ikastolen aldeko besta Senpereko lakura itzultzeko eta gaur egitaraua aurkeztu dute. Antolatzaileek aurreratu dutenez, gune guztietan, dantza, musika eta animazioa izango dira nagusi. “Aurten programazioari dagokionean indar berezia egin dugu, eta kalitatezko programazio bat osatzea lortu dugu.
Aldarrikapenerako eguna ere izango da maiatzaren 8ko besta, izan ere, azterketak euskaraz egiteko eskubidea eskatuko dute.
Lau gune nagusi
Lau gune nagusitan banatuko dituzte jarduera guztiak: Araba, Lapurdi, Nafarroa eta Gipuzkoa.
Araba gunean, esaterako, haurren txokoarekin batera, eszenak ere indar berezia izango du. Hala, Pauline eta Juliette, Mutxikoak, Kilimak, Albosax, Xiberoots, Astobaba eta Trikidantz taldeak igoko dira oholtzara, goizeko 10:00etatik 20:00etara bitartean.
Lapurdi gunea, berriz, janari loturiko gunea izango da. Bertan, artxeroak eta bertsolariak izango dira eta bazkariak alaitzeko Nat eta Watson izango ditugu.
Nafarroa guneko eszena Lizeoko ikasleez osatutako Laparrak taldeak irekiko du. Ondoren, Aho zakil Konekxion eta Aguxtin Alkhat izango dira taula gainean. 14:00etatik aurrera, Skakeitan, Des-kontrol, Willis Drummond eta Dupla taldeak igoko dira oholtzara.
Azkenik, Gipuzkoa gunea izango dugu, “Herri Urratsek badu gune berezi bat, beste ikastolen aldeko jaiek ez dutena, eta gune edo eszena hori dantzarena da. Aurten ere dantza emanaldi ugari izango ditugu bertan”. Estitxu Robles kolegioko gazteek irekiko dute gune hau. Bertan, Dantzaz konpaniarekin egindako ikastaldiaren emaitza taularatuko dute. Ondoren K-balet, Herri Urrats Kantauz, Wazza Panda Famili, Topa Noka eta dantza erakustaldiekin bukatzeko, Kimua Dantza Kolektiboak GenEroa beraien azken lana aurkeztuko dute. Kimuak dantza kolektiboaren ostean, Tristan Murgi abeslariaren eta ZEZE taldearen emanaldiekin emango zaio bukaera Gipuzkoako eszenako programazioari.

You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian