Sanduzelairen jatorria eta historia gogora ekarri dituzte 1947tik 2000ra bitartean egindako argazki-erakusketa baten bidez. Bilduma Civivoxean egongo da ikusgai maiatzaren 8ra arte.
Oroitzapenak! Sanduzelaiko kaleak eta jendea jarri diote izena Sanduzelai auzoko historia eta bilakaerari buruzko argazki erakusketari. Sanduzelaiko Civivoxeko lehen eta bigarren solairuetan auzoko hainbat bizilagunen ekimenez sortutako erakusketa da eta 133 argazki biltzen ditu. Maiatzaren 8ra arte egongo da ikusgai, jaien aurreko astearekin eta auzoko festen asteburuarekin batera.
Bertan, 1947tik 2000ra bitarteko argazkiak bildu dituzte, eta urteetan zehar bizi-bizirik dagoen auzoaren bilakaera dute ardatz. Zenbait landa- eta hiri-paisaiez gain, argazkien protagonistak, funtsean, Sanduzelaiko bizilagunak dira, Arga ibaiak, trenbideak eta Cuatrovientos eta Miluzeko zubiek mugatzen duten Iruñeko auzo historiko horren historiaren hainbat unetan kameraren aurrean paratu edo erakusten direnak.
Argazkiek auzoaren eta bizilagunen bizitzaren hainbat une erakusten dituzte: jolasak eta jaiak, askotariko lanbideak eta ospakizunak, aldarrikapen-ekitaldiak, kirol jarduerak eta pertsonaia esanguratsu eta ospetsuak, besteak beste. Guztietan auzoko bizilagunen bizitza igaro eta garatzen den landa-, industria- eta hiri-paisaia ikus daiteke. Argazkiak hautatzeko aintzat hartu dira denbora, bizipenak eta auzoa eraiki eta partekatu zuten pertsona ugari.
Erakusketa auzoko hainbat bizilagunen lankidetzaren emaitza da, zeinek beren argazkiak laga edo eskaini baitituzte. Iñaki Merkapidek hautatu eta ordenatu ditu erakusketarako argazkiak. Izan ere, Sanduzelaiko auzotarra argazkilaritza zalea da. Erakusketa Sanduzelaiko Civivoxean ikusgai egoteaz gain, hautatutako argazkiak errebelatu ditu zentroak, eta erakusketaren ekoizpenean eta muntaketan ere lagundu du.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian