Irakurlea etsipenaren eta oroiminaren arteko eremu lausora daraman literatur lan ederra dela nabarmendu du Akademiak. “Idazkera neurtua eta neurritsua. Estilo aparta. Hunkigarria da ikustea zer nolako eragina izan zuen aitaren heriotzak protagonistarengan, eta zein ondo azaltzen dion hori irakurleari”. Jendaurreko sari-emate ekitaldia ekainean egingo dutela iragarri dute.
111 Akademiak Eider Rodriguezi (Orereta, 1977) emango dio 2021eko 111 Akademiaren Saria. Akademiakideek Rodriguezen Eraikuntzarako materiala eleberria izendatu dute 2021eko libururik gogokoen. 212 akademiakide ditu une honetan 111 Akademiak, eta horietako 127k parte hartu dute 2021eko sariduna izendatzeko 2022ko urtarrila eta apirila bitartean burututako hiru bozketa txandetan. Rodriguezen lanak Itxaro Bordaren ‘Euri zitalari esker’ eleberria izan du lehiakide azken bueltan.
111 Akademiak jendaurreko sari-emate ekitaldia egiteko asmoa du ekaineko bigarren edo hirugarren astean.
Eleberri sarituari dagokionez, Irakurlea etsipenaren eta oroiminaren arteko eremu lausora daraman literatur lan ederra dela nabarmendu du Akademiak. “Idazkera neurtua eta neurritsua. Estilo aparta. Hunkigarria da ikustea zer nolako eragina izan zuen aitaren heriotzak protagonistarengan, eta zein ondo azaltzen dion hori irakurleari. Sakonera handiko erauzte psikologikoa. Protagonistak bere aita definitzen duen moduan definituko du akaso hainbatek nobela hau: gazia eta mingotsa. Zalantzarik gabe, maisulana”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian