Epaimahaiak Kondaira eder hura (2021) lanagatik egin dio aitortza Verde Prato ezizenez ezagun egin den Ana Arsuagari (Tolosa, 1994). Diskoan gai minimalistak aurkeztu ditu, teklatua eta ahotsa erabiliz, askotan herriko folklorearen tradizioan oinarrituta.
Verde Pratok irabazi du musika independentearen MIN sarietako Euskarazko Disko Onenaren Etxepare Euskal Institutua Saria. Iruñeko Nafarroa Arenan egin zen bart sari banaketa, eta 3.000 ikusle bildu zituen festa giroan. Etxepare Euskal Institutuaren saria eskuratzeko finalistak ere bertaratu ziren ekitaldira: Chill Mafia, Idoia, Liher eta Gaur taldeak, hain zuzen.
Epaimahaiak Kondaira eder hura (2021) lanagatik egin dio aitortza Verde Prato ezizenez ezagun egin den Ana Arsuagari (Tolosa, 1994). Diskoan gai minimalistak aurkeztu ditu, teklatua eta ahotsa erabiliz, askotan herriko folklorearen tradizioan oinarrituta. Izaro Andresen eskutik jaso zuen saria.
Euskarazko Disko Onenaren Etxepare Euskal Institutua Saria eskuratzeko Amak, Bulego, Ezpalak, Huntza, Ibil Bedi, Jon Maia, Joseba Irazoki eta lagunak, Maite Larburu, Olatz Salvador eta Ruper Ordorika ere lehiatu dira. Publikoaren bozketaren ostean, final erdietara iritsi ziren artista hauek.
Beste kategoriatan ere lehiatu dira artista horietako asko. Izan ere, ugariak dira kategoriak; horien artean, musika-estiloen araberakoa (jazz diskorik onena, flamenko diskorik onena, rock diskorik onena…), edota hizkuntzen araberakoa (euskarazkoa, katalanezkoa, galegozkoa) aurki daitezke, orokorragoak diren beste batzuez gain: diskorik onena, bideoklip onena, abestirik onena…
Carolina Iglesias umoregileak gidatu zuen ekitaldian zuzeneko ugari ikusi eta entzuteko aukera izan zen. Tartean, Izarok Amaralekin sortu berri duen Argia kanta eta baita Chill Mafia, Baiuca, Maria Arnal i Marcel Bages eta Ilegales taldeen zuzenekoak ere.
Zahara gailendu zen sari banaketan, inork baino sari gehiago eskuratu baitzituen, sei denetara. Horien artean, Urteko Disko Onenaren The Orchard Saria. Urteko Abesti Onenaren Radio 3 Saria Rigoberta Bandiniren Ay Mamá-rentzat izan zen; Artista Onenaren Amazon Music Saria ere Rigoberta Bandinirentzat izan zen; eta Artista Emergente Onenarena Tanxugueiras talde galiziarrak irabazi zuen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian