Programaren aurtengo ediziora film laburrak aurkezteko epea maiatzaren 25ra arte egongo da zabalik. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko formularioa kimuak.com webgunean daude eskuragarri.
Etxepare Euskal Institutuak Kimuak programaren 2022ko lehiarako filmak aurkezteko deialdia zabaldu du. Etxeparek berak antolatu eta Euskadiko Filmategiak kudeatzen duen egitasmoak euskal film laburren sustapena eta banaketa du helburu. Deialdi honetan hautatzen diren film laburrak Kimuak izenpean jasoko dira eta nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko dira.
Aukeraketan parte hartu nahi duten zuzendari edo ekoizleek, 30 minututik beherako iraupena duten lanak bidali beharko dituzte. Partehartzaile bakoitzak nahi beste film labur aurkeztu ahal izango ditu, betiere 2021eko ekainaren 1etik aurrera osatutakoak badira.
Bestalde, eta aurtengo berritasun gisa, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko euskarazko film laburrak ere onartuko dira. Euskal Autonomia Erkidegoan sortzen diren film laburren kasuan, edozein hizkuntzatan egindakoak izan daitezke.
Etxeparek zehaztu duenez, film laburrek modu komertzialean estreinatu gabeak izan beharko dira. Zinemaldi baten testuinguruan plataforma publikoren baten bitartez hedatuak izan diren lanen onarpena ebaluatuko da. Halaber, lanok gehienez 25 zinemalditara aurkeztu izatea onartuko da.
Deialdiaren oinarriak eta izena emateko formularioa kimuak.com webgunean daude eskuragarri.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian