Bertsolaritzako hainbat esparrutan aritu zen. Nafarroako Txapelketan hartu zuen parte. Bertso eskolako irakasle aritu zen, begirale ere izan zen bertso udalekuetan, eta Gure aldetara proiektuan hartu zuen parte.
Haizea Beruete Lopetegi bertsolari iruindarra zendu da, 28 urte zituela. Bertsoa.eus atariak ezagutzera eman duenez, bertsolaritzako hiru plaza garrantzitsutan kantatu zuen: eskolartekoan umetan (Euskal Herriko Eskolarteko finalean 2008an); Nafarroako Bertsolari Txapelketan (2013), Larraintzarren, Julen Zelaieta, Aritz Saragueta, Amaia Elizagoien, Oier Lakuntza eta Ekaitz Astizekin batera. Nafarroako Bardoak taldekako txapelketan, Gora 12 Obario eta 11 Pedrada taldean, Erika Lagoma, Saioa Alkaiza eta Irati Majuelo taldekide zituela. Gazte sariketetan ere kantatu zuen: Mariano Izeta sarian eta Xalto sarian, esaterako. 2018an, Barañaingo kopla sariketan hartu zuen parte.
Bat-bateko jardunean eta txapelketan ez ezik bertsolaritzako beste proiektu batzuetan ere hartu zuen parte. Bertso eskolako irakasle aritu zen eta bertso udalekuetan begirale.
Horretaz gain, 2021ean, Nafarroako Bertsozale Elkartearen eskutik, Gure Aldetara izeneko diskoan hartu zuen parte, beste hamahiru emakumezko bertsolarirekin batean. Gure Aldetara, Nafarroako emakume bertsolariei ahotsa emateko proiektua da eta hamalau kantuz osatua dago. Ekimen horren harira bertso jaialdiak egin ziren eta horietako batean, gai-jartzaile aritu zen, 2021ko abuztuan Ezpeleta Jauregian egin zen jaialdian, hain zuzen ere. Sarai Robles, Erika Lagoma, Idoia Granizo eta Amaia Lasheras aritu ziren bertsotan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian