Oraingoan, aurrerapauso bat egingo du konpainiak. Alde batetik pabiloi handiago bat irekiko du, eta, bestetik, Amaia Garate arkitektoa sartuko da lantaldean. Arte eszenikoez gain, museografia lanetan ere ibilitakoa da kide berria, eta horrek lan-ildo berriak ekarriko dizkio konpainiari.
Duela hamabi urte ekin zion bideari Atx teatroa konpainia bilbotarrak. Ordutik hona, sortutako antzezlanengatik batez ere egin da ezagun konpainia, baina ekoizpen propioez gain, eszenografiak ere egin izan ditu. Edozein proiektu sorreratik gauzatzeraino eraman izan du, eta bere ikuskizunen eszenografiez gain, beste hamaika konpainientzako ere sortu izan ditu. Izan ere, arte-eszenikoen beharrizanak barru barrutik ezagutzen ditu konpainiak eta hauxe da bere balio erantsia espazio eszenikoan behar den guztia diseinatu eta eraikitzeko.
Sorreratik Iñaki Ziarrusta bakarrik jardun izan da lan honetan, tailer txiki batean. Oraingoan, aurrerapauso bat egingo du konpainiak. Alde batetik pabiloi handiago bat irekiko du, eta, bestetik, Amaia Garate Olano arkitektoa sartuko da lantaldean. Arte eszenikoez gain, museografia lanetan ere ibilitakoa da kide berria, eta horrek lan-ildo berriak ekarriko dizkio konpainiari.
Aldaketa hauekin, besteak beste, bi helburu lortu nahi ditu Atx Teatroak: “kalitate handiagoko zerbitzu profesionalagoa eman eta behar izanez gero, oso handiak diren eszenografiak ere eraiki ahal izatea”, azaldu dute bertako kideek.
Orain arte egin duen bezala, tailerrean behar, aurrekontu eta gustu guztietara egokitzen diren eszenografiak sortuko ditu. Horretarako burdina, egurra, aluminioa, fibra sintetikoak, polimeroak, mekanismo elektronikoak, iturgintza , elektrizitatea, eta abar lantzeko trebetasun eta ahalmena dauka.
Azken hamarkada honetan Anita Maravillas, Portal 71 , Markeliñe, Marie de Jongh, Dantzaz eta beste hamaika konpainiarekin lan egin du eta eskuartean antzerki proiektu gehiago ere baditu, irekia da bestelako sorkuntza proiektuak dituzten artista eta profesionalekin lan egiteko ere.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian