Lanak kontzientzia eta izatea ditu ardatz. Gorputzari uko egin gabe, haragoko kezka eta gogoetetan sakontzeko gaitasuna erakusten duela azpimarratu du Balea Zuria argitaletxeak, orekari eutsiz eta hunkigarri izanez. Sen poetikoa eta egileak han-hemenka, omenaldi modura, erabili dituen erreferentziak ere nabarmendu ditu.
Hotza bazkatzen liburua Izaskun Igoaren lehen lana da eta honekin eskuratu du, hain zuzen ere, DK Poesia Lehiaketako V. sari nagusia. Zigan jaioa 1995ean, 2020an Igoak aipamen berezia lortu zuen Lurra zango zolaren gainean lanarekin, Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako XXX. Euskarazko Literatur Lehiaketan. 2019az geroztik, Ttipi Ttapa aldizkarian aritzen da kolaboratzaile gisa.
Hotza bazkatzen lanak kontzientzia eta izatea ditu ardatz. Balea zuria argitaletxetik azpimarratu dute gorputzari uko egin gabe, haragoko kezka eta gogoetetan sakontzeko gaitasuna erakusten duela, orekari eutsiz eta hunkigarri izanez. Aldi berean, sen poetikoa eta egileak han-hemenka, omenaldi modura, erabili dituen erreferentziak ere nabarmendu dituzte.
Egilea zuzenean ikusteko aukera izango dugu ekainaren 14an, iluntzeko 19:00etan, Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan egingo den 2022ko Poesia eta Pentsamendua errezitalean.
Balea Zuria argitaletxeak eta Donostia Kulturak poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada emateko bokazioarekin sortu zuten DK Poesia Lehiaketa. Eta ari da fruituak ematen. Duela lau urte Esti Martinez Diaz de Ceriok irabazi zuen saria Azalberritze bat lanarekin. 2019an, berriz, Gorka Salcesek eskuratu zuen saria Iraganaren izterrak obrarekin, eta finalista izandako Elena Olavek Zeldak poema-liburua kaleratu zuen geroago. 2020an, Lizar Begoñak irabazi zuen Aro beilegia liburuarekin. Iaz, Maialen Berasategi Katalanek lortu zuen saria Eskuan beti zerbait lanagatik, eta finalista gelditu zen Mikel Arruabarrenaren Kardaberak zementuan liburua ere argitaratu zen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian