Aurten ere Itsasun egingo da festibala. Besteak beste, Leila Martial bokalista inprobisatzaileak, A Filetta talde korsikarrak, Rebecca M’Boungou kantari, autore, konpositore eta bideogileak edota Belugueta eta Amaren Alabak talde euskaldunek hartuko dute parte.
Uztailaren 21etik 24ra bitartean egingo da Errobi Festibalaren 26. edizioa Itsasun. Aurtengoa baina, berritasun batekin dator, asteburu bat lehenago, uztailaren 15 eta 16an, Aitzin festibala egingo da bertan.
Ezkandrai elkartea da jaialdiaren antolatzailea eta aurreratu duenez, “munduko kantaldi mundiala” izango da aurtengoa, izan ere ahotsa eta kantua izango dira nagusi, “kantua eta ahotsa betidanik garrantzitsuak izan dira Errobiko Festibalean. Aurten, haatik, festibalaren bihotz bihotzean kokatuko ditugu, eta gaia lau haizetara eta Errobi ibarratik haratago hedatzen den galdera bat bezala pausatuko dugu. Itsasuko ezinago eder den ohantzean, arroila, mendi, zuhaitz eta arimetan mila kantuen oihartzunak biziko dira!”, adierazi dute antolatzaileek.
Egitarauari dagokionez, urtero bezala, festibalean ez ohiko topaketak eta sorkuntza originalak izango direla nabarmendu du antolakuntzak, “artista paregabe eta harrigarriek gure gonbitari baietz erantzun diote, Itsasurat jiteko eta kantatzeko. Edertasun eta trukaketa momentu horien eraikitzeaz uros eta harro gara. Besteak beste, Leila Martial bokalista inprobisatzaileak, A Filetta talde korsikarrak, Rebecca M’Boungou kantari, autore, konpositore eta bideogileak edota Belugueta eta Amaren Alabak talde euskaldunek hartuko dute parte festibalaren 26. edizio honetan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian