Mitxel Murua itzultzaileak euskaratu du Olympia bildumako bosgarren liburua, Alberdania argitaletxearen eskutik. Lanak gimnasta gasteiztarraren historia kontatzen du Olympia pertsonaiaren bidez.
Donostiako Udal Liburutegian, bideokonferentzia bidez aurkeztu du Almudena Cid gimnasta gasteiztarrak Olympia bildumako bosgarren lana, Ustekabeko bira izenburupean. Bertan, Mitxel Murua itzultzailea eta Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko editoreak izan dira. Azken hauen arabera, “gasteiztarra itzal handiko izena da gimnasia erritmikoan, bide urratzaile eta eredu baita kirolaren eta artearen artean zabuka dabilen jarduera eder bezain gogor horretan”.
Almudena Cid Arantzabela ikastolan hasi zen gimnasia erritmikoa praktikatzen, eta Olinpiar Jokoetan lau final jokatzera iritsi zen, 28 urterekin erretiratu zen arte. Jende askok txapelketa baten aurrean izaten diren beldurrez eta nerbioez galdetzen zion edo nola egin behar den ikasketak eta entrenamenduak batera eramateko edo zerk lagundu zion gehien Olinpiar Jokoetara iristeko. Horrela sortu zen Olympia: Almudenaren bizitza kontatzeko modu partikularra, bere garaipenak eta etsipenak, lagunak, maitasuna, bizi izan zituen abenturak eta beste gauza asko.
Bost liburu hauekin beste amets bat ere konplitu duela dio gasteiztarrak. Izan ere, txikitan euskaraz ikasten hasi zen ikastolan, eta orain izugarrizko poza ematen dio Olympia euskaraz irakurriko dela jakiteak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian