Baionako Euskal Museoan izango dira jardunaldiak ekainaren 23an eta 24an. Euskal Kultur Erakunde antolatzaileak aurreratu duenez, “Kultura eskubideek zerbaitetarako balio ote digute? galderatik abiatuz, kultura eskubideen inguruko erronkak eta perspektibak eztabaidatuko dira”. Sarrera doakoa izango da, baina ekainaren 17a baino lehen izena eman beharko da.
Euskal Etnopoloa labelaren baitan, Euskal Kultur Erakundeak (EKE), ARI-CNRS erakundearekin elkarlanean, urtero antolatzen duen solasaldia egingo du 2022ko ekainaren 23an eta 24an, Baionako Euskal Museoan. EKEk aurreratu duenez, “Kultura eskubideek zerbaitetarako balio ote digute? galderatik abiatuz, kultura eskubideen inguruko erronkak eta perspektibak eztabaidatuko dira karia hortara”.
Hala, bi egunez luzatuko diren jardunaldi hauetan, kultura eskubideak jorratuko dituzte hiru prismatik: “hauen eraikuntza juridikoa eta instituzionala zein izan den, ondotik, nola politika publikoetan baliatuak diren, eta azkenik, komunitateei uzten dieten lekua.
Galdera desberdin hauei erantzuteko, ikerlariak, artistak eta politika eta elkarte munduko pertsonak elkartuko dira”, aurreratu dute.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, sarrera doakoa izango da, baina ekainaren 17a baino lehen izena eman beharko da, hemen. Solasaldia sarean jarraitu nahi dutenentzat, hitzaldi guztiak grabatuko dituztela ere jakinarazi dute eta udaren bukaeran webguneko Euskal Etnopoloaren atalean egongo dira eskuragai.
Egitaraua ikusteko, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian