Estatu espainiarreko Neurologia Elkarteak musikalaren proposamen artistiko eta hezitzailearen originaltasuna aitortu ditu, baita ikasleei zuzendutako dementzien ezagutzari eta prebentzioari lotutako irakaskuntza-proiektua ere.
Iruñeko Jaso ikastolako ikasleek sortutako Ximur ikuskizunak Espainiako Neurologia Elkarteak (SEN) Alzheimer saria jaso du, bere kategoria sozialean. Ikastolak iaz eraman zuen musikala eszenara eta gaixotasun horri eta adinekoei bereziki eskaini zien.
Hala, urtero Alzheimerrari buruz ematen dituen sarietan, Estatu espainiarreko Neurologia Elkarteak musikalaren proposamen artistiko eta hezitzailearen originaltasuna aitortu ditu, baita ikasleei zuzendutako dementzien ezagutzari eta prebentzioari lotutako irakaskuntza-proiektua ere.
SEN-ek sari banaketa egiteko antolatutako ekitaldi instituzionala Bartzelonako Santa Creu i Sant Pau Ospitaleko Esparru Modernistan, eta, kategoria zientifikoan, Marc Suarez Calvet ikertzaileak jaso du Alzheimer saria, gaixotasun neurologikoei buruzko beste sari batzuen artean. Iruñeko Ikastolaren saria Imanol Janices eta Irantzu Zabalza musikalaren zuzendariek jaso zuten, eta esker ona adierazi dute “SEN bezalako ospe zientifikoa duen erakunde batek, eskola-talde honek sormenaren eta lan kooperatiboaren bidez, haien aitona-amonen belaunaldiko pertsona askok bizi duten errealitatera hurbildu, enpatizatu eta sentsibilizatu nahi izanagatik, bai eta ekimenaren sormena eta konpromisoa aitortu nahi izateagatik”.
Orain arte ikastolaren musikalak antzeztu dituen hamar edizioetako bakoitza gizarte gai jakin bateko balioei eskainita egon da. Gai horiek, aldez aurretik, ikuskizunaren diseinuan, interpretazioan, ekoizpenean eta sustapenean parte hartzen duten DBHko ikasleek beraiek eztabaidatu eta aukeratzen dituzte. Gaur egun eszenaratzen ari den Sutan ikuskizuna feminismoari eta lan eremuko genero berdintasunari eskainita dago.
Hezkuntza-programa baten emaitza
Ikuskizun musikal bat ekoizteko ekimena ez zen kasualitatez sortu Jaso ikastolan. Sormeneko, ekintzailetzako, lan kooperatiboko eta autokudeaketako hezkuntza-programa baten emaitza da, STEAM metodologian oinarritua (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika). Mendebaldeko ikastolak horren aldeko apustua egin du, eta, urtero, ikasleek ikasturte osoan zehar garatzen eta entseatzen dute.
DBHko 50 bat ikaslek – 12 eta 16 urte bitartekoak –, ikastetxeko irakasleek, gurasoek eta Imanol Janices (Gorputz Hezkuntzako irakaslea) , Irantzu Zabaltza (Lehen Hezkuntzako tutorea) zuzendariek boluntariotzan egindako lanaren laguntzaz, beren sorkuntza-proiektu honetan parte hartu dute. Arte eszenikoekin berariaz lotutako diziplinetatik haratago, honako helburu hauek ditu: gaitasunetan heztea, adimen emozionala garatzea, asmamena eta sormena sustatzea, eskolako bizikidetza edo euskararen erabilera kurrikulumetik kanpo sustatzea.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian