Maddi Agirre izan da txapeldunordea Iurretako frontoian jokatu den txapelketan. Unai Iturriaga bertsolari durangarrak jantzi dio garaikurra Idoateri.
Asteburu honetan jokatu da 34. Euskal Herriko Eskolartekoa Iurretan. Bertan, hamabi gazte aritu dira kantuan Idoia Anzorandia gai-jartzailearen esanetara: Aetz Etxart, Beñat Astiz, Daia Harluxet, Danel Herrarte, Eki Mateorena, Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Izaro Bilbao, Jon Mendiluze, June Aiestaran, June Diaz eta Maddi Agirre. Epaile lanetan, berriz, Ainhoa Arregi, Aitor Jimenez, Julen Zelaieta, Lur Renteria eta Maite Sukia izan dira.
Lehen zatia amaituta, Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Jon Mendiluze, June Aiestaran, June Diaz eta Maddi Agirre sailkatu dira bigarren zatirako; azkenik, Irantzu Idoatek lortu du 2022ko Euskal Herriko Eskolarteko txapela eta Maddi Agirre izan da txapeldunorde. Unai Iturriaga bertsolari durangarrak jantzi dio garaikurra txapeldunari.
Urte hasieran ekin zitzaion 34. Eskolartekoari eta ekainera arte bere bidea egin du lurraldeetan. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute gazteen bat-bateko bertsolari txapelketa. “14 eta 18 urte bitarteko gazteei jendaurrean bertsotan aritzeko plaza eskaintzea eta zaletasuna bultzatzea du helburu Eskolartekoak. Gainera, tokian tokiko ezaugarriak kontuan hartuta, bestelako ekintzak ere egiten dira bat-bateko txapelketaz gain: idatzizko txapelketa edota adin txikiagoentzako lehiarik gabeko topaketa, adibidez”, azaldu dute.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian