Lagunartean grabatutako lan bat dela adierazi dute. Horien artean daude Jon Maia bertsolaria, Toti Martinez de Lezea idazlea, Garikoitz Mendizabal txistularia, Oreka TX txalapartariak eta Sandra Carrasco flamenko abeslaria, besteak beste.
Hamaika urte dira Gorka Hermosa akordeoi jotzaileak eta Jose Luis Monton gitarristak Flamenco Etxea izeneko diskoa kaleratu zutela. Arrakasta handia izan zuen lan hark eta mundu osoko aretoetan zehar ibili ziren zuzenekoak eskaintzen. Euskal kultura eta musika flamenkoaren arteko fusioa egin zuten garai hartan, eta oraingoan ere bide beretik jo dute. Horren emaitza dugu musikariek kaleratu berri duten Flamenco Etxea 2 izeneko lana.
Gitarra flamenkoa eta akordeoia naturaltasunez nahasten dituzte Hermosak eta Montonek disko berri honetan, berezko soinu-espazio bat sortuz.
Hermosa eta Monton, baina, ez dira bakarrik aritu diskoa ontzerako orduan, hainbat lagun ezagun izan dituzte alboan parte hartzen. “Lagunartean grabatutako disko bat” dela adierazi dute. Horien artean daude Jon Maia bertsolaria, Toti Martinez de Lezea idazlea, Garikoitz Mendizabal txistularia, Oreka TX txalapartariak, Sandra Carrasco flamenko abeslaria, Juan Carlos Arazil flauta-jotzaile flamenkoa, Roko abeslaria eta Mu Mbana eta Piruchi Apo abeslari afrikarrak. Horietaz gain, Odei Lizaso perkusio jotzaileak eta Anthony da Cruz baxu jotzaileak ere parte hartu dute.
Disko berria Spotify eta gainerako plataforma digitaletan entzun daiteke jada.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian