Behin sorta saritua aukeratuta, egitasmoa bertso saio batekin borobilduko da ekainaren 30ean Gasteizen. Margotu den horma-irudiaren inaugurazioa egingo da, sorta saritua entzuteko aukera ere izango da sortzailearen eskutik eta jarraian bapateko bertso saioa ere antolatu dute.
Urtearen lehen hilabeteetan eman zioten hasiera askotariko egitasmo honi. Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako SEADen Lagunen Elkarteak elkarlanean Saharak jasaten duen espoliazioa gizarteratu eta hausnarketarako leihoa zabaltzea izan du helburu egitasmoak. Hala, hainbat hitzaldi antolatu dituzte Arabako bertso-eskola ezberdinetan zehar, gaia bertsolariengana hurbildu eta bertso-paper lehiaketan parte hartzea sustatzeko asmoarekin.
Lehiaketan edornork izan du parte hartzeko aukera eta Euskal Herriko txoko ezberdinetatik iritsi dira bertso-sortak, “ia dozena bat”, zehaztu dute. “Ez da erraza izan sorta guztien artean bakarra aukeratzea, baina halaxe egin behar izan du epaiamahaiak”, adierazi du Arabako Bertsozale Elkarteak. Sorta saritua Saioa Alkaizaren Saharari ixiltasun konplizerik Gabe izan da. Beraz, Alkaizak Tindufera joateko bidaia eta txapela dotorea irabazi ditu.
Ekainaren 30ean Gasteizko Zaramaga auzoan egitasmo honen inguruan jaialdi bat antolatu dute. Margotu den horma-irudiaren inaugurazioa egingo da, sorta saritua entzuteko aukera ere izango da sortzailearen eskutik eta jarraian bapateko bertso saioa ere antolatu dute. Ondoren kontzertuez gozatzeko aukera izango du bertara hurbildu nahi duen orok.

You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian