Aiako abeslariak bakarkako ibilbideari ekin dio eta urrian diskoa kaleratuko du. Markezek musika estilo propio eta oso pertsonalaren aldeko apustua egin nahi izan du proiektu berri honetan. Euskal musikaren panoraman sakon murgildu eta hura aberastuko duen proiektu berriarekin dator, beraz.
Hitzekin jolasean du izena Esti Markez abeslariak aurkeztu berri duen kanta berriak. Aiakoak bakarkako ibilbideari ekin dio eta datorren urriaren 7an kaleratuko duen diskoari izena ematen dion abestia da Hitzekin jolasean.
Markezek beraz adierazi duenez, “abestiari berari idatzitako abestia da, hitzekin jolasean nahigabe sortutakoa. Kantak izaten dira guri esaka aritzen direnak, emozio ezberdinen biziarazle. Oraingo honetan kontrako bidea egin dut, ni biluztu naiz bere aurrean eta kanta bera egin dut protagonista”.
Markezek musika estilo propio eta oso pertsonalaren aldeko apustua egin du proiektu berri honetan. Euskal musikaren panoraman sakon murgildu eta hura aberastuko duen proiektu berriarekin dator, beraz, Aiako artista.
Irudiekin jolasean
Abestiaz gain, musikariak irudiekin jolastu nahi izan du bakarkako lehen argitalpen honetan eta, horretarako, Aiora Ponce argazkilaria eta ikus-entzunezko sortzailearen laguntza izan du. “Aiorak hasieratik ulertu ninduela uste dut, eta oso pozik geratu naiz emaitzarekin. Oso garrantzitsua zen lan honek niretzat suposatzen duena irudien bidez transmititu ahal izatea, eta uste dut berak oso modu ederrean eta mimo handiz egin duela”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian