Erakusketaren helburua Euskal Herriko eta, bereziki, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteluei buruz egindako ikerketa arkeologikoen azken emaitzak erakustea da.
Euskal Herriko Erdi Aroko Gazteluak: lurraldearen zaindariak eta boterearen irudiak izeneko erakusketan honetan Bilboko Arkeologia Museo, Gordailu (Gipuzkoako Material Arkeologiko eta Paleontologikoen Gordailu Zentroa), Bibat (Arabako Arkeologia Museoa), Arabako Arma Museo, Leongo Museo, Medina de Pomarreko Merindade, Bizkaiko Euskal Museo eta Arte Sakroko Museoko 150 pieza baino gehiago jarriko dituzte ikusgai. Bi bideok osatuko dute erakusketa: batean, goitik begiratuta, lurraldeko hamar gaztelu eta dorretxe adierazgarri ikusi ahal izango dira, Euskal Herri osoan sakabanatuta dauden beste hainbeste gotorlekuren berrogeita hamar bat irudirekin batera. Bigarren ikus-entzunezkoak, berriz, gaztelu bateko gatazka beliko bat irudikatuko du. Erakusketa 2022ko uztailaren 14tik urtarrilaren 15era bitartean egongo da zabalik. Gainera, datozen hilabeteetan gazteluei lotutako jarduerak antolatuko ditu museoak.
Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak azaldu duenez, “erakusketa honek gaztelu eta dorreen ezohiko irudia emango digu. Izan ere, normalean pentsatzen dugu gazteluak edo dorre gotorrak arrazoi militarrengatik eraiki zirela, erresuma bat etsaiengandik defendatzeko eta biztanleak babesteko, baina irudi hori oso partziala da, eta ez dio errealitateari erantzuten, arkeologia erakusten ari den bezala, eta erakusketa honetan azaldu nahi dugu”. Bilbaok gaineratu duenez, “Erdi Aroaz hitz egingo den arren, XI. eta XV. mendeen artean gertatu ziren egoerez, gaur egun kezkatzen gaituzten gai horiei buruz hausnartzeko balio diezaguke erakusketak, kontakizun linealetatik ihesi eta Erdi Aroko gazteluen errealitate konplexua erakutsiz.”
Erakusketa honen helburua Euskal Herriko eta, bereziki, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteluei buruz egindako ikerketa arkeologikoen azken emaitzak erakustea da.
Jarduerak
Erakusketaren inguruan Arkeologia Museoak hainbat jarduera antolatu ditu: bisita gidatuak irailaren 19tik aurrera. Gainera, azaroko igande guztietan gazteluei buruzko familia tailerrak eskainiko dira.
Urrian, bestalde, Ondareari buruzko Europako Jardunaldiekin bat eginez, mendi irteera antolatu da Santimamiñeko haitzulotik Ereñozarreko gazteluraino.
Bestalde, El Pobaleko Burdinolaren Museoarekin lankidetzan, azaroaren 5ean Nafarroako Tiebasko gaztelurako irteera bat programatu da.
Burdinolarekin elkarlanean, Arkeologia Museoak Bizkaiko erakusketa eta Muskizko Muñatones gaztelura bisita antolatu du.
Azkenik, aldi baterako erakusketa iraunkor bihurtzeko, erakusketaren katalogoa argitaratuko da. Honetan, erakusketa osatzen duten objektuez gain, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako arkeologoek beren lurraldeetako gazteluei buruzko azterlanen ikuspegia emango dute.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian