Azaroaren 1era arte bisitatu ahal izango da Rekalde aretoan.
Bilboko Rekalde aretoak Luis Candaudapen eta Txus Melendezen JLC Marrazkiak izeneko erakusketa paratu du azaroaren 1era arte. Erakusketa honek paper gaineko 70 marrazki baino gehiago biltzen ditu eta egileek nabarmendu dutenez, “erakusketa osatzen duten lanetan irudi batek beste bat ordezkatzen du, batek besteari jarraitzen dio, batek besteak utzitako hutsunea betetzen du”.
Bi artista bilbotar hauek 30 urte baino gehiagoko ibilbide luzea dute egina eta hainbat erakusketa egin dituzte elkarrekin, bai obra komunak eginez, bai euskarriak bereizita landuz. Bakarkako eta taldeko erakusketetan erakutsi dituzte beren lanak. Hain zuzen ere, Rekalde aretoak 2012. urtearen amaieran erakutsi zuen Candaudapen obraren gainean egindako lehenengo erakusketa antologikoa eta osatuena.
Gaur egun, pinturan egiten duten lan profesionalaz gain, bi artista hauek irakasle lanetan ari dira EHUko Arte Ederretako fakultateko pintura-masterrean.
Candaudap Arte Ederretako fakultateko irakasle eta margolariaren koadro ezezagun bat aurkitu zuenean sortzen hasi zen erakusketa. Koadro horretan agertzen zen figura deigarria izan zitzaion, eta irudi horretatik abiatuta, marrazten hasi zen. Geroago, marrazki horien argazkiak bidali zizkion Melendezi, eta, hala, irudiak trukatzeko prozesu bat sortu zen bi artisten artean.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian