Erakusketa irailaren 13tik 2023ko urtarrilera arte egongo da ikusgai. Bideo-instalazioak hizkera juridikoak, koroporazioek eta administrazioak gerundioa denbora-espazio moduan erabiltzeko duten moduaz dihardu: inoiz amaitzen ez den “oraina” luzatzen tematzen den orainaldia.
Donostiako Tabakalera zentroak Claudia Pages artista katalanaren Gerundi Circular erakusketa berria zabalduko du. Bideo-instalazio hipnotikoa da honakoa eta munduko itsas ibilbideak, jargoi juridikoa eta egungo kapitalismoaren ezaugarri diren salgaien eta pertsonen fluxu nekaezina ditu ardatz. 360 graduko begizta jarraitu batean grabatua, filmak hiru performerren keinu erritmikoak eta eskuz idatzitako testuen geruzak konbinatzen ditu, hainbat sekuentzietako bideo-musikaletan.
Kontaketa panoramiko hori Bartzelonako merkataritza-portuaren etorkizunarekin eta orainarekin lotutako hiru espaziotan garatzen da: World Trade Center-ontzi itxurako negozio-zentroa-, XIX. mendeko aduana-eraikina eta olatu-horma. “Gerundi circular instalazioak, hiriko zirrikitu logistikoen lekuko egiten gaitu, itsasoko espazio zabalaren eta azpiegituren, portaeren eta giza sorkuntzako lengoaien arteko ageriko tirabirarik gabeko interfaze gisa”.
Pages artistaren lana hainbat modutan hedatzen eta uzkurtzen da. Bere prozesuan, hitzak, gorputzak eta mugimenduak norabide askotan zirkulatzen dute, hurbileko ingurunearen entzute kritikotik eta idatzizko erregistrotik igarotzen diren mikrokontakizunen sare linguistikoa marraztuz. Bere azken lanetan, artistak bidalketa-sistema eta jurisdikzio-hizkuntzarekin duen lotura izan ditu ardatz. Horietan, bi eremuek gerundio konstante eta bortitz batean jarduten dute: subjektua deshumanizatzen eta objektibatzen duen aditza.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian