Azaroaren 18ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa eta hiru solasaldi antolatu dira. Ostiralean izan zen lehena Pello Lizarralde, Juan Ignacio Agorreta, Imanol Ubeda eta Imanol Rayo artistekin.
Sastraka beste hainbeste arlotan arituak diren lau lagunen lanaren emaitza da. Honen guztiaren sorreran Pello Lizarraldek Juan Ignacio Agorreta margolariari bidali zion testu bat dago; oinarri bera hartuta, handik gutxira, Imanol Ubeda musikariak hamabi kanta ondu zituen eta Imanol Rayo zinemagileak argazki bilduma.
Sastrakan bidaia labur bat dago, ezinezko bidaia bat. Heriotzaren kontzientzia, apur bat bada ere, izan orduko, gero eta maizago harrapatzen gaitu iraganera itzultzeko bidea hartzeak. Eta itzuli egin behar jakiteko bidearen buruan itzalak eta dezepzioa besterik ez dagoela eta irtenbideren bat bilatzera behartuta zaudela. Testu honetatik abiatuta sortu den guztia egongo da ikusgai. Sastraka ez da erakusketa huts bat, liburu bat ere bada. Erein argitaletxeak argitaratutakoa eta bertan egindako lan guztia jasotzen da: testua, margoak, diskoa, argazkiak eta argazki horiei laguntzeko sartutako doinuak.
Ernest Lluch Kultur Etxeak erakusketa eta hiru solasaldi antolatu ditu, guztiak euskaraz. Pasa den ostiralean izan zen lehena Pello Lizarralde, Juan Ignacio Agorreta, Imanol Ubeda eta Imanol Rayo artistekin.
Urriak 21ean izango da bigarren hitzordua arratsaldeko 19:00etan, solasaldia eta musika uztartuko dituena: Zakur goseti bat dabil usnan. Jon Eskisabel kazetariak gidatuko duen solasaldian, Imanol Ubedak hainbat kanta eskainiko ditu zuzenean.
Azaroaren 14an, Literaktum Jaialdiaren baitan, izango da hirugarren jarduera: Zuri-beltzetik argiantzara izeneko solasaldiarekin. Honetan, Lizarralde bere ibilbideaz arituko da Beñat Sarasola idazlearekin.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian