Proiektuaren aurreko bi edizioetan bezala, guztira 33 elkarteren errealitatea gizarteratuko dute musika, hitza eta irudiaren bitartez. Hamabi kanta eta bideoklipez osatutako bilduma CD eta DVD formatuetan argitaratuko dute urtarrilaren bukaeran.
Bizipoza Elkarteak, aurten ere, Mundu berri bat guztiontzat egitasmoari heldu dio eta euskal sortzaileek eta elkarteek elkarlanean sortutako hamabi kanta eta bideoklipez osatutako bilduma argitaratuko du urtarrilaren bukaeran CD eta DVD formatuetan.
Elkarteko kideek azaldu dutenez, oraingoan ere “proiektuaren aurreko bi edizioak kontutan hartuta, guztira 33 elkarteren errealitatea gizarteratuko dugu musika, hitza eta irudiaren bitartez”.
Grabaketekin hasi dira jada eta dagoeneko bi egin dituzte Elkar estudioan, Xabier Zabala konpositorearen gidaritzapean. Urriaren 3an egin zuten lehena Juneren Hegoak Elkartea, Miren Artetxe bertsolaria eta kantaren letragilea, eta abestiari ahotsa jarri dioten Ines Osinaga eta Iñaki Etxezarraga Etxeren eskutik. Hilaren 8an, berriz, Agipase elkarteak, Ainhoa Agirreazaldegi bertsolaria eta abestiaren letragileak, eta Go!azen-eko Joanes Echeveste, Danae Riaño, Maria Redondo eta Ander Lacalle abeslariek hartu zuten parte.
Bizipoza izaera bereziko gaiak lantzen dituzten 33 elkartez osatutako elkartea da. Bizipozak helburu ditu elkarte guzti hauek egiten duten lana eta lantzen dituzten baloreak gizarteratzea, bisualizatzea, sentsibilizazio lana aurrera eramatea, baliabideetan laguntzea eta gizartean euskaraz eta auzolanean elkartasuna sustatuko duen boluntario sarea osatu eta martxan jartzea.
Elkarteen elkarte hau 2019ko azaroan aurkeztu zen eta elkarteen errealitate desberdinak ikusarazteko eta zabaltzeko asmoz, Mundu berri bat guztiontzat izeneko proiektua martxan jarri zuen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian