Lehiaketa 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzenduta dago. Lanak aurkezteko epea 2022eko abenduaren 31n amaituko da. Irabazlea 2023ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera.
Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolatutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren seigarren edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Azaldu dutenez, “euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da helburua”. Beraz, lehiaketa 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzenduta dago.
Hala, aurkeztutako lanen luzera gutxienez 600 bertso-lerrokoa izan beharko da, eta gehienez 1.000koa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira. Lanak aurkezteko epea 2022eko abenduaren 31n amaituko da.
Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Eli Tolaretxipi idazleek osatuko dute epaimahaia, eta irabazlea 2023ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera.
Irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du, baita Imanol Larrinagaren margolan bat ere. Bi horietaz gain, Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du eta garailea Poesia eta Pentsamendua errezitalean parte hartzera gonbidatua izango da.
Lanak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira, honako helbide honetan: dkpoesialehiaketa@donostia.eus.
Aurreko edizioetako garaileak ondorengo hauek dira: Estibaliz Martinez Diaz de Cerio, Gorka Salces, Lizar Begoña, Maialen Berasategi Catalan eta Izaskun Igoa.
Informazio gehiagorako, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian