Kanta honen hitzek epaitzen ez duen barne begirada batetik abiatuta norbere buruaren ezagutza eta onarpenaren bideaz eta ostekoaz hitz egiten dute. Hausnarketa horretan taldearen lagun berri bilakatu den Chill Mafia taldeko Beñat Rodrigo Kiliki Frexko izan dute ondoan gaiari gordintasun handiagoa emateko.
Kokein taldeak abesti eta bideoklip berria aurkeztu ditu ‘Ispiluari Begiratzean izenpean. Boskote eibartarrak urte amaieran kaleratuko duen disko berriaren aurrerapen kantua da honakoa.Abestian entzun daitekeen bezala, Lera (2019) Ep-an hasitako erritmo eta sonoritatearen erakarpenak segida du konposizio berri honetan, oraindik ere haratago joateko asmo sendoarekin Eñaut Gaztañagaren ekoizpen lanen laguntzaz.
Abestiaren hitzek, berriz, epaitzen ez duen barne begirada batetik abiatuta norbere buruaren ezagutza eta onarpenaren bideaz eta ostekoaz hitz egiten dute. Hausnarketa horretan taldearen lagun berri bilakatu den Chill Mafia taldeko Beñat Rodrigo Kiliki Frexko izan dute ondoan gaiari eta gordintasun handiagoa emateko.Hannot Mintegiak irudiz sortutako pieza honek ispiluaren hoztasun eta islada aldaezina ondo baino hobeto erakusten digula, azaldu du Mauka diskoetxeak.
Ondorengo asteetan zehar disko berriaren inguruko informazio osoaren berri emango dutela jakinarazi diskoetxeak.
1999. urtean sortu zen Kokein taldea, aurretik bestelako musika taldeetan ibilitako musikariak batuta. Geroztik, estudioko sei grabaketa egin ditu boskoteak: Kokein (2002), Lotuta egon arren, (2004), Mundu margotu berri bat (2007), Izan (2012), Lurpekhariä (2016) eta Lera (2019).
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian