0 eta 7 urte bitarteko haurtxoei eskainitako kantu, musika eta ilustrazioz osaturiko liburu-diskoa da Ttinka. Hogeita lau kantu eta josteta kantuek osatzen dute lana.
Belarri diskoetxeak Arantxa Hirigoyen, Philippe Albor eta Amaia Carrere-en Ttinka izeneko proiektua aurkeztu du.
0 eta 7 urte bitarteko haurtxoei eskainitako kantu, musika eta ilustrazioz osaturiko liburu-diskoa da Ttinka. Hogeita lau kantu eta josteta kantuek osatzen dute lana. Gehienak sorkuntzak izanik ere, Haurrock taldeari esker gaur egun ezagun egin diren hainbat kantu ere atzeman daitezke.
Aspalditik elkar ezagutzen duten Philippe Albor eta Arantxa Hirigoyenek sortu eta idatzitako musika eta testuak biltzen ditu lanak, Amaia Carrere artista gazteak eginiko marrazkiekin lagunduta.
Alborrek grabatu ditu kantu gehienen gitar eta perkusio doinuak, eta Ipar eta Hego Euskal Herriko hainbat kantari eta musikari izan ditu lagun kantu horiek ontzerako orduan. “Hain zuzen ere, Gura Show taldeko Amaia Riouspeyrous, Maider Cigarroa eta Maguy Mirande, eta haien haurrek, haien ahots eztiak pausatu dute kantu batzuetan, Joseba Tapiak trikitixa trukatu du eskusoinu batentzat gertaldi honentzat, Mixel Ducauk bere gitarra edota saxofoi sopranoaren soinu hamaika aldiz ezaugarriak ekarri ditu kantu ainitzetan, Baionako Old School Funky Family taldeko Pierre Latute-k bere helikono bikaina, eta Francesca Di Nicolak, bere harparen soinu fina”, azaldu du diskoetxeak.
“Leku eder bat egin da haurrei Philippe eta Arantxaren proiektu honetan ere, bi protagonisten ahotsen ondoan, hamar bat haurren ahotsak agertzen dira diskoan, besteak beste Haize Alborena bi kantu hunkigarrietan”.
Liburua ikusgai da PDF bertsioan lotura honen bidez: Ttinka
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian