Anonyme Popular zuzeneko emanaldia izango da, batez ere. Emanaldiak disko-liburuan bildutako kantak eta sarean zabaldutako bideoak izango ditu bizkar-hezur, eta tokian tokiko zein garaian garaiko bertsoekin osatuko da.
Anonyme Popular Igor Elortzak eta Rafa Ruedak elkarlanean ondu eta Zart kolektiboak argitaratu duen disko-liburua da. Honetan, Durangoko bertsolariaren hitzak eta ahotsa eta Mungiako musikariaren doinuak eta soinuak biltzen dira. Denetara bederatzi bertso-kanta jasotzen ditu lanak, denak Mungiako Larrabizkerren grabatuak eta nahastuak 2022ko abuztuan eta irailean, eta Tio Pete estudioetan masterizatuak, Jose Lastra soinu teknikari eta ekoizlearekin.
Kolektiboak azaldu duenez, “hitzak jostari josiz, noiz sakon noiz arin, nitasun garaikide ertzdun bat dakar hitzetara Elortzak, gutartasun lanbrotsu baten erdian, ispilu deseroso eta maitekor bat eskainiz guztioi. Eta jarrera berekoak dira Ruedarekin landu dituen kanta eta soinu garaikideak ere, ustekabez hartuko dituenak entzule asko. Grabaketetan, Josu Zabalak (soinua), Iban Amorantek (tronpeta), eta Erika Lagomak, Miren Amurizak eta Unai Iturriagak (ahotsak) ere hartu dute parte”.
Anonyme Popular zuzenean
Anonyme Popular zuzeneko emanaldia izango da, batez ere. Emanaldiak disko-liburuan bildutako kantak eta sarean zabaldutako bideoak izango ditu bizkar-hezur, eta tokian tokiko zein garaian garaiko bertsoekin osatuko da.
Elortza eta Ruedarekin batera, Alvaro Olaetxea musikaria izango da oholtza gainean, hiru diziplinatako osagaiak izango dituen emanaldian: bertso saioa, musika kontzertua eta antzerki eszenaratzea. Oier Zuñiga dramaturgoak zuzenduko du emanaldiaren gidoigintza eta eszenaratzea.
Lehen emanaldia 2023ko urtarrilaren 29an izango da Azpeitiako Soreasu antzokian, eta datorren ekainera arte iraungo du birak. Otsailean eta martxoan Zarautz, Elorrio, Iruña, Bilbo, Villabona eta Amurrion izango dira.
Anonyme Popular lanaren bertsoak Youtube kanalean ikus-entzun-irakur daitezke.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian