Jokin Oregi zuzendari artistikoaren hitzetan, “Amour erronka handia da, balioa eman nahi dio ume eta nagusiek elkarrekin gozatu ahal duten antzerkiari; emozioak, hausnarketa, zalantzak eta ziurtasunak partekatzeko lekua izan dadin. Helduen antzerkia umeentzat eta umeen antzerkia helduentzat”.
Zazpi urtez hainbat herrialdetan biran ibili ondoren, Marie de Jongh konpainia bere sorterrira bueltatuko da gabon hauetan eta Bilboko BBK aretoan arituko da abenduaren 28, 29 eta 30ean Amour ikuskizuna eskaintzeko.
Konpainiak azaldu duenez, “Amour antzerki ikuskizuna da, familia osoari zuzendua, eta desafekzioaren eta baldintzarik gabeko maitasunaren artean dagoen ildo argiari buruz pentsaraztea du helburu. Desberdinen arteko topaketa, aniztasuna, aurreiritzietatik askatzeko dei bat da”. Jokin Oregi zuzendari artistikoaren hitzetan, “Amour erronka handia da, balioa eman nahi dio ume eta nagusiek elkarrekin gozatu ahal duten antzerkiari; emozioak, hausnarketa, zalantzak eta ziurtasunak partekatzeko lekua izan dadin. Helduen antzerkia umeentzat eta umeen antzerkia helduentzat”.
Amour ikuskizunak hainbat sari irabazi ditu zazpi urte hauetan: Umeentzako eta familientzako ikuskizunik onenaren MAX saria 2017an edota FETEN Ikuskizun onenaren saria 2016an, besteak beste.
Sarrerak Bilboko BBK aretoko webgunean daude salgai jada eta antzokiko harreran ere eskuratu ahal izango dira oraindik aurrera.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian