Argitalpen honek hiriaren historiari lotuta dagoen Morlans auzoaren historia hobeto ezagutzen laguntzea du helburu.
Claudio Artesano Garicanok eta Donostia Kulturak Morlans denboran zehar izeneko liburua aurkeztu dute gaur. Argitalpen honek hiriaren historiari lotuta dagoen Morlans auzoaren historia hobeto ezagutzen laguntzea du helburu. Gaskoien iritsiera, gerra gertakarien zenbait ezaugarri, baina, batez ere, auzoko bizimodua aldatu zuten hiru mugarri jasotzen ditu liburuak: lehen aldiz ura ekartzea Morlanseko iturburuetatik Donostiara, Donostiako Udalaren Gas Fabrika berria instalatzea, eta orduko Ferrocarriles Vascongados konpainiak (gaurko Eusko Trenbideak) Bilbo eta Donostia lotzea bide estuko trenbideaz. Liburua hainbat plano eta garaiko argazkiekin osatuta dago, edukia ulergarriagoa eta erakargarriagoa egiteko.
Liburua euskaraz eta gazteleraz irakur daiteke edizio bakar batean, Miren Azkarateren itzulpenari esker. Azkarate Donostiako Udaleko Euskara, Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari zen liburuaren berri izan zuenean, eta hitzaurrea ere berea da.
Donostia Kulturak liburua argitaratu du, tokiko edukiak editatzen laguntzeko ildoari jarraituz. Inprenta lanak Michelena artes gráficasek egin ditu, 500 aleko tirada izanik. Liburua 13 euroren truke eskuratu daiteke liburu-dendetan, eta Donostia Kultura sareko liburutegietan ere eskuragarri egongo da.
Claudio Artesano 1938an jaio zen Donostiako Aiete auzoan. Etnografian aditua, 2004an, Gure Aiete liburua kaleratu zuen, eta 2009an, Historia de Aiete a través de la fotografía. Auzoan hainbat ekintza kultural antolatu izan ditu. Aiete ikastolako sortzaileetariko bat ere izan zen, 1968an.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian