Hil honen amaieran hasi eta maiatza/ekaina bitarte, Bertso Eskola talde berrietan parte hartzeko aukera izango da, Nafarroako hainbat tokitan. Izen-ematea urtarrilaren 27ra arte egongo da zabalik.
Nafarroako Bertsozale Elkarteak iragarri duenez, ikasturte hasieran egindako Bertso Eskolen eskaintzari talde gehiago erantsi dizkio. Urtarrilaren amaieran hasi eta maiatza bukaerara arte, astean behineko maiztasunaz elkartuko direla zehaztu dute. Hain zuzen ere, haur zein gazteei zuzendurikoak, Iruñeko Arrotxapean eta Alde Zaharrean, Antsoainen, Hiruherrin (Atarrabia, Burlata, Uharte), Donezteben, Etxarrin eta Lakuntzan eskainiko dira.
Bestalde, Iruñean heldu hasi-berriei zuzendutako Bertso Eskola bat eskainiko dela iragarri du elkarteak. “Ikasleek, urtarrilean ateratako Bertso Eskoletan izena emateko aukera izateaz gain, ikasturte hasieran sortutakoetan eman ahal izango dute izena plaza kopuruak baimentzen badu”.
Izena emn nahi duenak Internet bidez egin beharko du, ondorengo loturan dagoen formularioa betez. Gutxienez, lau lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.
Bigarren lauhilekorako Bertso Eskoletako kuota aldi bakarrean kobratuko dela azpimarratu dute, helbideraketa bidez.
Prezioa: 40 eurokoa (haur eta gazteen Bertso Eskolak) eta 70 eurokoa (helduen Bertso Eskolak) izango da. Izena ematearekin lotutako kontuetarako, bi komunikazio bide jarriko ditu martxan Nafarroako Bertsozale Elkarteak: Telefonoz: 948143747 eta nafarroa@bertsozale.eus helbidearen bidez.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian