Urtarrilaren 30era arte egongo da izena emateko aukera zabalik. Otsailaren 10etik 12ra bitartean izango da barnetegia, ostiraletik igandera. Ostiralean 17:30ean hasiko da egonaldia, eta igandean, 12:00etan amaituko da.
Muxikako Gorozikako aterpetxean batuko dira aurten DBH1etik Batxilergoko bigarren mailara arteko Bizkaiko bertsolari gazteak. Bizkaiko Bertsozale Elkartea arduratu da ekimena antolatzeaz eta adierazi duenez, “aurten ere helburu nagusiak bertsoarekin gozatzeko aukera izateaz gain, Bizkaiko bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutzea eta beraien arteko harreman sarea sendotzea izango dira”.
Otsailaren 10etik 12ra bitartean izango da barnetegia, ostiraletik igandera. Ostiralean 17:30ean hasiko da egonaldia, eta igandean, 12:00etan amaituko da. Prezioa 48 eurokoa izango da. Horretarako, izen-emate orria bete beharko dela zehaztu du elkarteak eta ordainketaren egiaztagiria atxiki beharko da. Edukiera ere mugatua izango dela nabarmendu dute eta parte hartzaileen zerrenda osatzeko izen-ematearen ordena, eskualdeen arteko oreka eta generoa hartuko direla kontuan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian