Anje Duhaldek ibilbide luzea du egina musikan eta bere sormenak ez du etenik; horren adibide da argitaratu berri duen Muga bat beti hor abestia.
Xabier Amurizaren hitzekin sortu du musika Arrangoitzeko kantariak berak, eta puntako hainbat musikari bidelagun dituela aurkeztu du abestiaren bideoklipa. Txomin Duhalde bateria, perkusio eta ahotsetan, Iñigo Telletxea baxuan, Remy Gachy gitarra, pedal Steel eta ahotsetan, eta Anje Duhalde bera gitarran eta ahots nagusian ageri zaizkigu, norberaren mugez hitz egiten duen abestian.
Ohikoak dituen rock eta folk doinuekin kanturako eta hausnarketarako gonbitea luzatzen du abesti berri honetan. “Norbera, bere ibilbideari so, dituen mugetaz jabetzen denean. Zeren muga bat beti da hor!”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian