Erakusketan XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen erdialdera arte Euskal Herritik Lurralde Santua eta Egipto ezagutzeko antolatu ziren espedizioak daude ikusgai.
Egiptorako espedizioen eta Euskal Herriko indusketen artean erakusketa BIBAT Arabako Arkeologia Museoak antolatu du eta zati bat Bilboko Arkeologi Museoak berritu du. Erakusketan XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen erdialdera arte Euskal Herritik Lurralde Santua eta Egipto ezagutzeko antolatu ziren espedizioak daude ikusgai. Arkeologiarekiko eta antigoaleko gauzekiko lilura piztu zuten espedizioak izan ziren, eta ezohikoenak eta berezienak Tutankhamonen hilobia aurkitu ondoren (1922) garatu ziren.
Erakusketa Bizkaiko Arkeologi Museoan duela mende bat arkeologia ulertzeko zegoen beste modu batekin osatu da, garai hartan Euskal Herrian haitzuloak eta trikuharriak miatzeko eta induskatzeko lan diskretuarekin Jose Miguel Barandiaranek, Telesforo Aranzadik eta Enrique Egurenek hasitako lana jasoz. Museoko arkeologoek duela mende bat Euskal Herrian egiten zen arkeologiari buruzko erakusketaren atal honetan egin dute lan eta historiaurrean aditua den Joseba Rios izan da erakusketarako Santimamiñe eta Lumentxako piezak aukeratu dituena, hau da, XX. mendearen hasierako indusketetan aurkitutakoak. Gainera, Sara Etxean (Ataun) gordetako Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren funtsen dokumentazioa hautatu da; ikertzaileak bertan eman zuen bere bizitzaren azken zatia.
Erakusketa museo arkeologikoen arteko lankidetza programen barruan kokatzen da Horrela BIBATek antolatutako erakusketa hau Bilbora ekarri duten bitartean Arkeologi Museoak antolatu zuen Euskal Herriko Erdi Aroko Gazteluak erakusketa, urtarrilaren erdialdean itxi zena, Gasteizera eraman dute eta bertan egongo da ikusgai.
Erakusketaren inguruko jarduerak:
Martxoaren 28an, arratsaldeko 19:00etan, erakusketaren komisario Maria Luz Mangadok Bajo el cielo de Oriente: viajes y expediciones vascas a Egipto y Medio Oriente izeneko hitzaldia eskainiko du.
Apirilean, berriz, igandeetako tailer familiarra erakusketaren ingurukoa izango da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian