Lurralde, genero zein belaunaldi orotariko bertsoaldien isla diren 57 saiotako 599 bertso, bertsoaldietako gai, doinu eta ohiko informazio guztia jasotzen du aurtengo argitalpenak.
Bertsozale Elkarteak urteko bertso bilduma paperean kaleratuko du aurtengoan ere. Bertako kideek nabarmendu dutenek bazkideek doan eskuratu dezakete bilduma jada. Horretarako, www.bertsozale.eus atarian argitaratutako formularioa bete beharko da otsailaren 13a baino lehen, eta Bapatean 2022 etxean jaso nahi dela adierazi.
Bildumarako, igaro berri den urteko bertsoak hautatu ditu Bertsozale Elkarteak. Bertsolaritza plaza eta ekimenei buruzko informazio zabala bezain zehatza dakar aurtengo Bapatean 2022-ak. Esan gabe doa, informazio horrekin batera ditu bere baitan lurralde, genero zein belaunaldi orotariko bertsoaldien isla diren 57 saiotako 599 bertso, iaz baino 51 gehiago, bertsoaldietako gai, doinu eta ohiko informazio guztiarekin. Beñat Vidal Gurrutxagak idatzitako aitzinsolasa du aurtengo argitalpenak. “Ez gara nekatuko esaten, Bapatean bildumako ale bakoitza zaleek Xenpelar Dokumentazio Zentrora bidaltzen dizkiguzuen grabazioei esker dela posible, grabazio horietan oinarrituta egiten baita bertsoaldien aukeraketa. Mila esker, beraz, bertsolari, gai-jartzaile, antolatzaile eta bilketa horretan parte hartu duzuen guztioi”, adierazi dute elkarteko kideek.
Oraindik aurrera, bazkideek paperezko liburua doan jasotzeko aukera duten arren, otsail hondarrerako, edonork izango du Bapatean 2022 argitalpena irakurgai bdb.bertsozale.eus atarian, eta bertan ageri diren bertsoen audioak ere entzungai eskainiko dira.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian