Yoko oporretan, Trash eta Gabi, 8 urtetik 13 urtera dira aurten ikastetxeei eskainitako film luzeak. Edizio honetan gainera, saio presentzialak programatuko dira adin guztietako pelikulentzat.
Gaurtik aurrera ikastetxeek izena eman ahal izango dute Zinemaldiak haur eta gazteei urtero eskaintzen dizkien proiekzioetarako. Hala, Aurten, giza eskubideen inguruko hausnarketa lantzeko, ikastetxeei Yoko oporretan, Trash eta Gabi, 8 urtetik 13 urtera filmen eskaintza luzatuko zaie. Pelikulen gaia lantzeko gida didaktikoak ere banatuko dira. Aurten proiekzio presentziala berreskuratuko da eskainitako saio guztietan. Hauek Donostiako Antzoki Zaharrean izango dira, apirilaren 20tik 28ra goizeko 10:00etan.
Eskaintza doakoa izango da eta www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunearen izena eman ahal izango dute ikastetxeek martxoaren 15era arte.
Urtero bezala, Giza Eskubideen Zinemaldiak filmak lantzeko gida didaktikoak prestatu ditu. Proiekzioak ikusi aurretik eta ondoren haur eta gazteak giza eskubideen inguruan sentsibilizatzea eta kontzientziatzea da helburua.
Filmen gai nagusiei dagokienez, jolasteko eskubidea, birziklapena, zaborren kudeaketa, ingurumena eta genero identitatea izango dira.
Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea irekita dago
Film laburrik onena aukeratuko dute gai sozialak lantzen dituen nazioarteko lehiaketan. Gazte Epaimahaian parte hartzeak unibertsitateko kredituak lortzeko aukera ematen du. Izen-emate epea martxoaren 17ra arte egongo da zabalik.
Gazte epaimahaia 18 eta 30 urte arteko 150 bat gaztek osatuko dute. Apirilaren 21etik 28ra bitartean egingo den Giza Eskubideen Zinemaldiaren 20. edizioaren baitan Nazioarteko Lehiaketan film labur onenari saria emateko ardura izango dute.
Gazte epaimahaian kide izateko www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunean izena eman beharko da. Epea martxoaren 17ra arte egongo da irekita, eta behar izatekotan, zozketa egingo dute martxoaren 20an.
Parte hartzen dutenek, derrigorrez, Antzoki Zaharrera joan beharko dute apirilaren 20an, film laburrak ikusteko saiora. Horretaz gain, Zinemaldian zehar, gutxienez, 19:30eko saioen %80ra joan beharko dute.
Film labur onenak 3.000 euroko saria jasoko du eta epaimahaiak giza eskubideen inguruko sentsibilizazioa eta zinemagintzaren kalitatea kontuan izango ditu.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian