Erakusketa museoko Laborategian egongo da ikusgai maiatzaren 28ra arte, doako sarrerarekin.
Donostiako San Telmo Museoak Amable Arias banbalinetan izeneko erakusketa zabaldu du. Mikel Lertxundi Galiana komisario duela, erakusketa honek artistak 1955 eta 1959 urteen artean egindako Antzoki Zaharra marrazki eta akuarela seriea erakusten du. Urte haietan, Ariasek bere ama laguntzen zuen Donostiako antzokiko arropazaindegian eta unibertso hura ezagutzeko multzoa osatzen du.
Antzoki Zaharra saila, Maru Rizok 2022an San Telmo Museoari dohaintzan emana, fundazionaltzat har daiteke Amable Ariasen obran. Akuarela eta marrazki sorta horretan, hastapenetakoa oraindik, behatzeko ahalmen aparta garatu zuen artistak, ingurune ezohiko batean garatu ere: joan den mendeko berrogeita hamarreko hamarkadako antzerki ibiltariaren esparruan, hain zuzen. Saileko obrez gain, garaiko argazki eta ikus-entzunezko bat ere ikus daiteke erakusketan.
Amable 1948. urte inguruan, pintura eskolara joaten zen Ascensio Martiarena maisuarekin; hark gomendatu zion, hain zuzen ere, ikusten zuen guztia bere koadernoetan adierazteko, marrazki eta akuarela bidez. 1951. urtean, Ariasen amak DonostiakoAntzoki Zaharreko arropazaindegiaren ardura hartu zuenenean, egitarau heterogeneoa eskaintzen zuen antzokiak, eta bertan emakumea zen izar nagusia.
Amable Arias banbalinetan erakusketa museoko Laborategian egongo da ikusgai maiatzaren 28ra arte, doako sarrerarekin.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian