Natos y Waor, Narco, Su Ta Gar, Ciudad Jara, Huntza, Lágrimas de Sangre, Banda Bassotti, Kaotiko, Jarfaiter, Kaos Urbano, Sons of Aguirre & Scila, Bala, Liher, La Topadora eta The Lizards taldeek osatzen dute jaialdiaren bosgarren edizio honetako kartela.
Datorren martxoaren 31n eta apirilaren 1ean egingo da Iruña Rock jaialdiaren bosgarren edizioa eta antolakuntzak kartela aurkeztu du jada. Adierazi duenez, “milaka pertsona orroka eta dantzan jarriko dituzten” hamabost talde igoko dira Nafarroa Arenako oholtzara: Natos y Waor, Narco, Su Ta Gar, Ciudad Jara, Huntza, Lágrimas de Sangre, Banda Bassotti, Kaotiko, Jarfaiter, Kaos Urbano, Sons of Aguirre & Scila, Bala, Liher, La Topadora eta The Lizards.
Martxoaren 31ean, ostirala, Narco, Su Ta Gar, Banda Basotti, Kaotiko, Bala, La Topadora eta Liher igoko dira oholtzara. Larunbatean, berriz, Natos y Waor, Lágrimas de Sangre, Ciudad Jara, Huntza, Jarfaiter, Kaos Urbano, Sons of Aguirre & Scila eta The Lizards taldeen txanda izango da.
Jaialdiaren formatua aurreko edizioen antzekoa izango dela zehaztu dute, barra eta jateko guneak egongo dira bi egunetan zehar.
Edizio berri honetarako abonuak eskuragarri daude jada 65 euroren truke, eguneko sarrerak, berriz, 37 euroan eskuratu ahal izango dira ondorengo loturan.
Jaialdiaz gozatu nahi duten pertsona guztien etorrera errazteko, antolakuntzak joan-etorriko bidaiak antolatuko ditu hainbat tokitatik. Irteera-lekuak: Agurain, Alfaro, Altsasu, Beasain, Bilbo, Calahorra, Castejon, Donostia, Dulantzi, Durango, Eibar, Lizarra, Hernani, Lodosa, Logroño, Madril, Martzilla, Urduña, Tafalla, Tolosa, Tutera, Viana eta Gasteiz.
Bidaiei buruzko informazioa eskuratzeko eta zalantzak argitzeko info@festymas.es helbidera idatzi beharko da edo whatsapp bidez 744 456 490 zenbakira.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian