Idazle durangarrak genero beltzera jo du berriro ere liburu hau ontzeko, izan ere, lana delituen inguruan ardaztu eta egituratu egiten da, eta, gainera, gizartearekiko begirada kritikoa du.
Gaur urtebete da Iñaki Irasizabal idazleak (Durango, 1969) Zer jakingo duzue epela baino ezagutu ez duzuenok? ipuin bilduma kaleratu zuela, eta dagoeneko nobela berri batekin itzuli da Donostiara. Oraingoan eleberri labur bat ondu du egileak Otsoa etorriko da izenburupean.
Nobelak 28 urteko neska bat du protagonista, Maider. Berak bakarrik hazten duen zazpi urteko seme bat du, Iraitz, eta beste hainbat arazo: Unax neba gaztea desagerturik dago duela bi urtetik, eta hilketa baten egilea dela uste du poliziak. Gainera, lantegian, Legarra ugazaba eskuluzeak beregan jarri ditu begiak, eta, gainera, txikitan abandonatu zituen aita hilzorian dagoela eta, haren andre-lagunaren deia jaso du, mesedez Bartzelonara ikustera joateko eskatuz.
Maider Bilboko Errekalde auzoan bizi da eta hor lumpen inguruko pertsonaia asko ditu inguruan, aita eta neba bera, esaterako. Horretaz gain, fabriketako lan mundua ageri da lanean, izan ere, idazlea fabrika bateko langilea ere bada eta inor ez bezala ezagutzen du bertako errealitatea.
Genero beltza
Otsoa etorriko da eleberriarekin genero beltzera itzuli da Irasizabal, “genero beltzekoa da delituen inguruan ardaztu eta egituratu egiten delako eta baita gizartearekiko begirada edo analisi kritikoa duelako ere”, azaldu du.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian