Ziklo honen bidez, Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubiak eraiki nahi dituzte. Julen Achiary eta Maddi Oihenarten kontzertua martxoaren 7an izango da. Adur Larrearen Lurbinttoko ohoinak komikiaren aurkezpena, berriz, martxoaren 14an, eta amaitzeko, Maia Iribarne Olhagaray eta Paxkal Irigoyen Etxeberriren Bañolet filmaren proiekzioa martxoaren 21ean.
Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubiak eraikitzea, mugak ezabatzea eta Iparraldeko kultura bizia hegoaldean ezagutzera ematea dira Iparraldea Bertan jardunaldien helburu nagusiak. “Muga fisikorik ez izan arren, muga psikologikoek iparraldearen eta hegoaldearen artean jarraitzen dute. Ondorioz, jendearekiko hartu-emanak eta kultura eragileekiko esperientzia artistikoak ezinbestekoak dira hedapen horretarako”, adierazi du Euskal Kultur Erakundeak, bera da hain zuzen ere, Koldo Mitxelena Kulturunearekin elkarlanean, jardunaldi hauek urtero antolatzen dituena.
Hala, aurten ere, Ipar Euskal Herriko artistak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegian arituko dira martxoko astearte arratsaldeetan, 19:00etan.
Egitaraua
Julen Achiary eta Maddi Oihenarten kontzertua martxoaren 7an izango da. Adur Larrearen Lurbinttoko ohoinak komikiaren aurkezpena, berriz, martxoaren 14an, eta amaitzeko, Maia Iribarne Olhagaray eta Paxkal Irigoyen Etxeberriren Bañolet filmaren proiekzioa martxoaren 21ean.
Informazio guztia eta egitaraua: Iparraldea Bertan 2023 – Egitarau osoa
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian