Lantegia apirilaren 18tik ekainaren 27ra bitartean izango da.
Oihana Vicente artista eta aktoreak (Bilbo, 1984), REEL CINEMA_ filming movies randomly izeneko ikus-entzunezko tailerra jarri du abian, nerabeei zuzenduta, Bilboko Alondegian.
Tailer honetan, ikus-entzunezko edukia sortzea eta nahastea proposatzen da, baliabide honen etapa eta tresna tradizionalak (gidoia, interpretazioa, argazkia eta muntaia, eszenografia eta lokazioa, jarraitutasuna…) eta sare sozialen berezko egiturak, baliabideak eta formatuak aztertuz.
Praktika honen bidez, parte-hartzaileek filmetako eszenen, bideoen eta gaur egungo beste eduki grafiko, literario edo musikal batzuen bertsioak egin ahal izango dituzte. Hala, fikzioaren atzean dauden “trikimailuekin” esperimentatuko dituzte, eta alegiazko mundu kolektiboetan murgilduko dira.
Vicentek eszena eta ikus-entzunezkoetako arteko profesionalen laguntza gidatuko du taldea, gehienbat smartphoneekin filmatuko diren pieza horiek sortzerako orduan.
Azken proiektu gisa, ikus-entzunezko produkzio berri bat egingo dute, landutako erreferentzien estrategia eta baliabideen erreplika eginez.
Lantegia asteartero izango da eta parte hartzeko info@azkunazentroa.eus helbidera eskaera bat bidali beharko da martxoaren 21a baino lehen eta 12 pertsona hautatuko dira. Hautaketaren emaitzak hilaren 27an jakinaraziko dira. Pertsona bakoitzaren izen-abizenak, ikastaroa eta ikastetxearen izena bidali beharko dira, motibazio gutun edo bideo batekin.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian