Abestiak etorkizunik ikusten ez duen eta hiriko lekurik nahasi eta ilunenetan galduta dagoen pertsona bati buruz hitz egiten du. “Abesti iluna da, giro itogarria eta, aldi berean, nortasun eta indar handikoa islatzen duena”, adierazi dute.
Seiurte taldeak Cabo Cañaveral estudioko zazpigarren eta azken diskoak dakarren Neoizko kaleetan abestiaren bideoklipa aurkeztu du. Alain Martinezek grabatu du bideoklipa, eta argi islatzen du Berrizko taldeak bilatu nahi izan duena: “hasieratik lortu nahi genuen Blade Runner giroa, baina bagenekien ez zela erraza izango. Azkenean, Alain Martinezek erronkari eutsi eta bilatzen genuena eskaini zigun. Lan itzela egin du, ikaragarria”, adierazi dute. Alainek Hendaian duen estudioan eta taldearen herrian, Berrizen, grabatuta dago bideoklipa. Cabo Cañaveral diskoaren hirugarren abestiak etorkizunik ikusten ez duen eta hiriko lekurik nahasi eta ilunenetan galduta dagoen pertsona bati buruz hitz egiten du. “Abesti iluna da, giro itogarria eta, aldi berean, nortasun eta indar handikoa islatzen duena”, adierazi dute. Musikari dagokionez, soinu elektroniko baxuak sartu dituzte riffean, sintetizadoreak errepiketan eta efektuak ahotsean.Cabo Cañaveral taldearen estudioko zazpigarren lana da, indie-rock estiloko zortzi abesti biltzen dituena. Gaztain estudioetan grabatuta dago Eñaut Gaztañagaren eskutik, eta soinu garaikidez jantzitako abesti indartsuak dira.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian