Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian duen campusean egin da katedraren aurkezpen ekitaldia. Katedraren zuzendari izango den Jose Antonio Mugikaren, Josu Ozaita antropologo eta Barandiaran Bekan sarituaren eta Miren Ayerdi arkeologoaren hitzaldiekin abiatu dute aurkezpena.
Elkarlanaren fruitu da abiatu berri den Jose Migel Barandiaran Katedra: Jose Migel Barandiaran Fundazioak Eusko Ikaskuntzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Ataungo Udalarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera sustatua izan da.
Katedraren zuzendari izango den Jose Antonio Mugikaren, Josu Ozaita antropologo eta Barandiaran Bekan sarituaren eta Miren Ayerdi arkeologoaren hitzaldiekin abiatu dute katedraren aurkezpena Donostian.
Katedraren helburu nagusiak izango dira, batetik, Jose Migel Barandiaran Aierberen (Ataun, 1889-1991) izena eta izana bultzatzea, haren obraren, ondarearen eta hark landutako ikerketa esparruen azterketa zientifikoa sustatuz eta egindako ekarpenak aitortuz. Bestetik, euskal kulturari eta euskal identitateari buruzko gogoeta eta transmisioa sustatzea, aita Barandiaranek ezarritako nortasun oinarriak ezagutaraziz, eta oinarri horiek gaur egungo gizartearekiko elkarrekintzaren bidez eguneratuz.
Jose Migel Barandiaran antropologo, etnografo eta apaizak arrasto sakona utzi zuen Euskal Herrian eta nazioartean, betiko galtzeko zorian ziren aztarna, usadio eta esamoldeak aztertzeko eta ahanzturatik salbatzeko egindako lan eskergagatik batez ere. Urte askoan zientziaren metodoak erabiliz egindako berebiziko ikerketa lanaren ondorioz, elkarte askotako kide izendatu zuten eta sari ugari jaso zituen: horien artean, honoris causa doktore izendatu zuten Euskal Herriko Unibertsitateak, Gasteizko Teologia Fakultateak, Deustuko Unibertsitateak eta Madrilgo Complutense Unibertsitateak. Halaber, Gipuzkoako Urrezko Domina, Gernikako Arbolaren Gurutzea eta Nafarroako Urrezko Domina jaso zituen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian