Idazleak 24. Igartza saria jaso zuen 2021eko irailean, idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da honakoa. Bere lehen liburuan, egileak gai eta estilo ugariren bidez, gizon-emakumeon baitan nahiz pertsonen arteko harremanetan sortzen diren pitzadurei buruz hitz egin nahi izan du.
Arrain hezur bat eztarrian du lehenengo liburua Olatz Mitxelena Larreta idazleak (Oiartzun,1989). Hamar ipuinez osatu du lana eta azaldu duenez, “bai gai eta bai forma aldetik desberdinak dira, nahiz eta denek duten lotzen dituen hari bat”. Izan ere, kontakizun guztiek dute hizpide gizakiaren baitan sortzen diren min, zauri txiki eta baita gizakien arteko harremanetan sortzen diren pitzadurak ere.
Horretaz gain, komunikazio falta edo esan ezinaren sentsazioa edo elementua errepikatzen dela nabarmendu egileak. Idatzi ahala gaia behin baino gehiagotan ateratzen zela ikusi zuen idazle oiartzuarrak eta horregatik jarri zion liburuari Arrain hezur bat eztarrian izenburua. “Arrain hezur hori da eztarrian ez aurrera ez atzera geratzen zaigun hitz bat, min ematen duena, esatera ausartzen ez garena edo ezkutatu nahi duguna”.
Umorea, gorputza, absurdoa, gogoeta… horra ipuinetan zehar ageri diren beste zenbait ezaugarri.
Olatz Mitxelenak 24. Igartza saria jaso zuen 2021eko irailean Arrakalak proiektuarekin, idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da honakoa eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian