Erakusketa gizakien eta ez gizakien arteko topaketa bat da, eta XIX. mendean frantziar idazleek adierazitako gogoetetako bat jartzen du praktikan: gelditu eta behatzeko proposamena. Mantxolaren obrak maiatzaren 7ra arte egongo dira ikusgai Ziudadelako Bolborategian.
Caminografías. Lurretik haragoko esplorazioak du izena Marisa Mantxola artistak Iruñeko Ziudadelako Bolborategian aurkeztu duen proposamenak. 50 lan baino gehiago biltzen ditu erakusketa honek, “fotomuntaketa inprimatuak eta animatuak dira, dokumentazioaren eta fikzioaren sintesia, gizakien eta landareen soinu- eta argazki-erregistroekin eraikiak. Denboran zehar hainbat tokitan barna behin eta berriz egindako ibilaldietan bildutakoak dira guztiak”, azaldu du.
Erakusketa gizakien eta ez gizakien arteko topaketa bat da, eta XIX. mendean frantziar idazleek adierazitako gogoetetako bat jartzen du praktikan: gelditu eta behatzeko proposamena; azken batean, “denbora galduz soilik lortzen baitugu bestearekin topo egitea”. Proiektuak diseinua komunikazio- eta adierazpen-sistema gisa erabiltzen du, kultura, eskulana, teknologia eta estetika lotuz. Soinu- eta argazki-artxibo horietatik abiatu eta haien elementuen arteko loturak arretaz aztertuta organismo handiagoak diseinatu ditu, eta esploratutako lurraldeak ezagutzeko artefaktu gisa eskaintzen ditu.
Berezko nortasuna duten hainbat erakusketa-serie
Erakusketak 50 bat sorkuntza biltzen ditu, hainbat serietan banatuta eta horietako bakoitzak bere nortasuna du. Mapas-ek, esaterako, hirian natura gogora ekartzen duen tokietan ibiltzeko modu bat proposatzen du. Begirada arretatsu eta barearekin ibiltzea, ibilbideak behin eta berriz eginez, eta arreta berezia jarriz inguruko espezie txikienetan: landareetan, bide horien ertzetan bizi diren lagunetan.
Espejismos-ek hiriko leku zoragarriak irudikatzen dituela nabarmendu dute antolatzaileek, inbertsio handirik egin gabe bidaiatzeko. Bazter arrunt horiek, begirada handituta begiratuz gero, aparteko bilakatzen dira. Serie honetakoak Iruñean ikusi eta entzundako ispilatzeak dira, Mikel Usetxiren laguntzarekin soinua sortzeko eta Nekane Mantxolarenarekin, giza-figurante gisa.
Microexploraciones-ek Santiago de Compostelako Belvis parkean ikusitako sei ale biltzen ditu. Enara-belarra, zolda-belarra, alargun-lorea, kolpe-belarra, onagra eta Venusen zapatatxoak dira. Álbum expedicionario Arantzadiko parkean egindako ibilaldietan aurkitu eta sailkatutako landareen hogeita hamar bat collage dira. Azkenik, Artxibo fantástico obrak giza eta landare-motiboekin eginiko 171 collage-pieza biltzen ditu paperean.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian