Erakusketa martxoaren 31n abiatuko da eta irailaren 3ra arte bisitatu ahal izango da, A02 aretoan.
Gasteizko Artium Museoaren Bilduman berriki sartu diren artisten ekoizpena ezagutzera emateko asmoarekin jarraituz, Sahatsa Jauregi (Itaparica, 1984) euskal artistaren obrari lekua egin diote. Hain zuzen ere, Flux Cored aurkeztu du, zeinetan ageri baitira aldez aurretiko piezak, adibidez, Superego Hiperactivo (2020), Artium Museoaren bildumakoa, eta erakusketa honetarako berariaz sortutako lan berriak.
Sahatsa Jauregi Bilbon bizi eta lan egiten du. Gaur egun irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederrren Fakultatean, eta Okela gune independenteko kide izan da 2017tik 2022ra bitartean, Bilbon.
Hainbat erakusketatan hartu du parte, bakarka zein taldeka, hala nola The Ryder (Madril, 2022), Aparador Monteleón (Madril, 2022), Galería The Goma (Madril, 2022), Alondegia Zentroa (Bilbo), Artiatx (Bilbo, 2021), Tabakalera (Donostia, 2021), Galería Fran Reus (Palma, 2021), Horcasitas Jauregia (Balmaseda, 2021), Halfhouse (Bartzelona, 2019), Swamp Horses (Espin, 2019) edota Carreras Múgica aretoan (Bilbo, 2016).
Horretaz gainera, hainbat sari irabazi ditu: 2013ko Gipuzkoako Artista Berrien Programa, 2017ko Ertibil lehen saria, 2019ko Gure Artea saria eta ARCO Comunidad de Madrid saria. Egoitzak Tabakaleran (Donostia, 2019), Halfhousen (Bartzelona, 2019), Bilboarte Fundazioan (Bilbo, 2016) edota Pacific Film Archiven (Berkeley 2012) egin izan ditu.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian