Itziar Sistiaga idazle eta aditu irundarrak eskainiko du tailerra. Informazio gehiagorako eta izena emateko emakmugi@gipuzkoa.eus helbidera idatzi beharko da.
Datorren apirilaren 20an abiatuko da Itziar Sistiaga idazle eta aditu irundarrak eskainiko duen sormenezko idazketa tailerra Donostian. Sistiagaren esanetan, “helburuak dira sormena piztea, ideia berritzaileak sortzea, baliabide estilistikoak eskuratzea, ahozko eta idatzizko adierazpena hobetzea, espiritu kritikoa lantzea edo alderdi emozionalak lantzea”.
Idazle irundarraren arabera, “sormena eremu seguru horretatik irtetea da eta beste elementu batzuekin jolasten hastea. Alderdi ludikoarekin konektatzearekin du zerikusia, ahaztu zaigun zerbait baita. Jantziaren eta profesionaltasunaren etiketa jarrita daramagu denok, eta dibertitzea ahazten zaigu. Zenbat eta gehiago dibertitu orduan eta sortzaileagoak gara, une horretan autozentsura deskonektatzen dugulako, jolasten hasten garelako eta sormena horixe delako, jolas bat”.
Tailerrean kirol munduarekin lotura duten emakumeez gain, adin guztietako emakumeek hartu ahal izango dute parte.
Denetara aurrez aurreko sei masterclass, bi orduko iraupena izango dutenak eta bi masterclass online, zoom bidez, ordu eta erdiko iraupena izango dutenak izango dira. Gainera, euskarri-talde bat egongo da, literatura gomendioak eta sormena pizteko ariketak partekatzeko eta whatsapp taldea, bilakaera, baliabideak eta literatura gomendioak partekatzeko eta adierazpena eta ahalduntzea sustatzeko sinergiak sortzeko.
Informazio gehiagorako eta izena emateko emakmugi@gipuzkoa.eus helbidera idatzi beharko da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian