Giza Eskubideen 20. Zinemaldiaren barrian antolatu dute erakusketa eta maiatzaren 5era arte bisitatu ahal izango da. Apirilaren 27an, gainera, Oskar Tejedorrek zuzendutako En tránsito (2016) dokumentala proiektatuko dute.
Bidez Bide Elkarteak, Donostiako Lugaritz Kultur Etxearekin koordinatuta, bi sentsibilizazio-jarduera antolatu ditu: alde batetik. dokumentua-solasaldia proiektatzea eta, bestetik, argazki-erreportaje bat erakustea. Antolatzaileek zehaztu dutenez, honako gaiei buruz gogoeta egingo da: “migrazio transnazionalak, zaintza-kate globalak, Gipuzkoan zaintzan lan egiten duten emakume migratuen errealitate anitzak eta emakume horien jatorriko herrialdeetan zaintzen dituzten familiak”.
Angeles de la guarda jatorrizko herrialdean (Lima, Peru) lan hori betetzen duten pertsona edota familia zaintzaileen argazki- eta testigantza-erreportajea da. Argazkiak atera zizkieten amonei eta izebei, Estatu espainiarreko hainbat lekutan bizi eta lan egiten duten perutarren seme-alaben zaintzaileei. Era berean, bere lekukotasunak jaso ziren, rol eta eginkizun horiek betetzean aurkitzen dituzten alderdi positiboei eta zailtasunei buruzkoak, bai eta lana hobetzeko gomendioei buruzkoak ere.
Erakusketa Rosa Villafuerte Salinas argazkilariarekin elkarlanean ekoitzi da.
Bestalde, Oskar Tejedorrek zuzendutako En tránsito (2016) dokumentala proiektatuko dute datorren apirilaren 27an. En tránsito Abya Yalako (Latinoamerika) herrialdeetatik datozen milaka emakumeren errealitateak jorratzen dituen dokumentala da. Emakume horiek bakarrik bidaiatzen dute Europara, beren familien ongizatearen arduradun gisa. Halaber, jatorrizko herrialdean geratzen diren seme-alabekin, beste emakume batzuen zaintzapean, ezartzen duten harreman transnazional horren ondorioez ari da. Era berean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako familia-berbiltzeen eta berrelkartzeen berri ematen du.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian